Skip to main content

Escena

Antzerkia Eskailerapekoak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena

Domingo, 27 de diciembre de 2026

18:00

Baztan

Mándalo por WhatsApp. Tus amigos responden con un toque, sin instalar nada.

Sobre el plan

Mirari Martiarena (Oiartzun, 1986) eta Idoia Torregarai (Usurbil, 1974) umoregileak bueltan dira euren laugarren ikuskizunarekin: Eskailerapekoa. Diotenez, ardo ona eskatzeko era da Eskailerapekoa. Hala, eskatzea eta ardo ona bezalaxe ondu dute umoregile bi hauek euren laugarren binakako bakarrizketa. Elkarrekin oholtzan bakarrizketak egiten daramatzaten zortzi urteetan ondu dira beraiek eta euren umore fina. Ardoa bezalaxe. Ibilbide horren hurrengo koxka da Eskailerapekoa. Oraingoan ere eskailerapean, ezkutatua dauden gaiak, bizipenak, krisiak eta aukerak kontatzeko igoko dira oholtzara Martiarena eta Torregarai. “Kritika eginez, deseraikiz eta nola ez, barre eginez!”, adierazi dute.

Ikuskizun berrian 40 urteko krisia, nerabezaroa, gorputza eta mendia izango dituzte hizpide, besteak beste. Adierazi dutenez, helburua jendea barrez jartzea da, baita eragitea ere: “Umorea bide eraginkorra da gauza garrantzitsuez hitz egiteko. Zortzi urte daramatzagu Euskal Herriko txokoak alaitzen eta gogoz gatoz berriro”, nabarmendu dute.

Agenda no oficialInformación de Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala. Consulta la página original para ver los últimos cambios.

Detalles en la fuenteFuente: Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala

¿Organizas algo en Baztan?

Crea un grewp gratis: confirmaciones, coches compartidos, tareas y recordatorios en un solo sitio. Comparte el enlace en tu grupo de WhatsApp.

Crea tu grewp

Proponer un evento