Cine
“Sucia. ¿Por qué no hiciste nada?” dokumentalak emanen dio amaiera Baztango A25eko programazioari
Jueves, 26 de noviembre de 2026
18:00
Baztan
Mándalo por WhatsApp. Tus amigos responden con un toque, sin instalar nada.
Sobre el plan
Baztango Udalak, Sucia. ¿Por qué no hiciste nada? dokumentalaren proiekzioa antolatu du Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta prestatu den programazioaren barruan.
Proiekzioa azaroaren 26an, ortzegunarekin, 18:00etan izanen da, Arizkunenean (Elizondo).
Dokumentala Barbara Mestanza zuzendariaren beraren bizipenean oinarritzen da. Masaje batean sexu-erasoa jasan ondoren, bere esperientzia ikus-entzunezko lan bihurtu du, sexu-indarkeriaren biktimek behin eta berriz entzun behar izaten duten galdera bati helduz: “Zergatik ez zenuen deus egin?”. Abiapuntu horretatik, dokumentalak sexu-indarkeriaren ondorioez hausnartzera gonbidatzen du, baita biktimek oraindik ere pairatzen dituzten aurreiritziez, estereotipoez eta erruduntzat jotzeko joerez ere.
Jarduera honekin amaituko da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta Baztanen antolatutako programazioa. Aurtengo kanpainak, “Ez ahaztuak, ezta ikusezinak ere” lelopean, adineko emakumeen aurkako indarkeria jarri du erdigunean, eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak prebenitzeko eta desagerrarazteko erakundeen nahiz gizartearen konpromisoa berretsi nahi du.
Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu dokumentalaren proiekzioan parte hartzera eta azaroan zehar antolatutako jardueretara hurbiltzera; hausnarketarako, sentsibilizaziorako eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean konpromiso kolektiboa sendotzeko aukera izanen dira.
Kanpainari, Adierazpen Instituzionalari eta jarduera-programazio osoari buruzko informazioa udalaren webgunean kontsulta daiteke: https://www.baztan.eus/2026-azaroak-25/
Agenda no oficialInformación de Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala. Consulta la página original para ver los últimos cambios.
Detalles en la fuenteFuente: Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala