Skip to main content

A25 – Elkarretaratze instituzionala

Miércoles, 25 de noviembre de 2026

12:00

Baztan

Mándalo por WhatsApp. Tus amigos responden con un toque, sin instalar nada.

Sobre el plan

Baztango Udalak herritar guztiei dei egiten die Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldietan parte har dezaten, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko eta emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak desagerrarazteko konpromiso kolektiboa berretsiz.

Eguneko ekitaldi instituzional nagusia kontzentrazio instituzionala izanen da, eguerdiko 12etan, Udaletxe pareko plazan. Bertan, udal ordezkariek, udal langileek eta herritarrek emakumeen kontrako indarkeria gaitzetsiko dute eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten aldeko konpromisoa adieraziko dute.

Kontzentrazioa “Ez ahaztuak, ezta ikusezinak ere” kanpainaren barruan kokatzen da. Nafarroako berdintasun teknikaria duten toki eta lurralde entitateek sustatutako kanpaina honek, aurten, adineko emakumeen aurkako indarkeria jarri du erdigunean; denbora luzez ikusezin mantendu den errealitatea da, eta erakundeen nahiz gizarte osoaren erantzun irmoa behar du.

A25aren harira, Baztanen kultur eta sentsibilizazio jardueren egitaraua ere antolatu da, herritar guztiei zuzendua. Jardueren helburua da hausnarketa sustatzea, errealitate hori ikusaraztea eta herritarren inplikazioa bultzatzea emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan.

Kanpainari, Adierazpen Instituzionalari eta jarduera-programazio osoari buruzko informazioa udalaren webgunean kontsulta daiteke: https://www.baztan.eus/2026-azaroak-25/

Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu goizeko kontzentrazio instituzionalean nahiz arratsaldeko mobilizazio feministan parte hartzera. Bi ekimenek, eremu desberdinetatik baina elkarren osagarri izanik, konpromiso bera adierazten dute: emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzea.

Agenda no oficialInformación de Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala. Consulta la página original para ver los últimos cambios.

Detalles en la fuenteFuente: Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala

¿Organizas algo en Baztan?

Crea un grewp gratis: confirmaciones, coches compartidos, tareas y recordatorios en un solo sitio. Comparte el enlace en tu grupo de WhatsApp.

Crea tu grewp

Proponer un evento