Música
Organoa Musika Nafarroan Zikloa 2026
Sábado, 24 de octubre de 2026
19:30
Tourseko San Martin Eliza
Lesaka
Decid quién va y organizad quién lleva a quién.
Sobre el plan
Susana García Lastra
Susana García Lastrak badaki ongi gozatzen bisitatzen dituen lekuez eta organoez. Hala, proposamen eta musika jotzeko modu bitalista baten bitartez islatzen du hori, energiaz eta pasioz gainezka. Susana bat dator gure organo zikloak transmititu nahi duen ideiarekin, alegia, organoak ez direla soilik musika-instrumentuak berak, baizik eta baita garairik garai haien inguruan osatutakotestuinguru material eta humanoa ere.
Lesaka da, oraintxe bertan, ideia hori hobekien islatzen duen Nafarroako herrietako bat. Hemen organo zoragarri eta zaharberritu berri bat dugu, XIX.mendearen amaieran Roqués anaiek egina, eta Lesakako kultur historiaren elementu garrantzitsua; halaxe estimatzen dute lesakarrek, harro sentitzen baitira instrumentuaren kalitateaz eta haren bitartez ikasi duten musikarien garrantziaz.
Osagai horiek lagun, gogo handiz jasoko dute entzuleek Susanak proposatzen digun programa. Oso proposamen pertsonala da, hura osatzen duten obrak eta egileak ikusita. Bederatzi egileren lanak entzunen ditugu; horietatik, bat bakarra programatu iozan dugu lehenago gure zikloan: Eduardo Torres, musikari valentziar bikaina. Oso eskertzekoa da Susanak hainbat garaitako musikaidatziaren xerka egiten duen ahalegina, aintzat hartuta lan horietako asko gutxi interpretatzen direla, eta batzuk denboraren joanean ahaztuak ere badirela.
Nortasun handiko kontzertua izanen da, tradizio iberiarreko organo erromantiko handi baten alde ez hain ezagunak erakutsiko dizkiguna.
También en Lesaka este finde
Agenda no oficialInformación de Fuente: Lesakako Udala. Consulta la página original para ver los últimos cambios.





