Exposiciones
Argazki Zaharren Erakusketa Landa eremuko emakumearen antzinako irudiak Baztanen II
Viernes, 30 de octubre de 2026
16:00
Baztan
Decid quién va y organizad quién lleva a quién.
Sobre el plan
BEROTZEN DUTEN ESKUAK
Urriaren 1etik 31ra
Tokia Arizkunenea, 1. solairuan / 1º piso
Ordutegia Astegunetan / Laborables: 16:00-20:00 h
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, “Berotzen duten eskuak” argazki-erakusketa aurkeztu da. Memoria historikoaren eta emakumeek landa-eremuan egindako funtsezko lanaren omenaldia da erakusketa dokumental hori, ikusizko memoriaren bidez.
Erakusketak antzinako argazkigintzako artxibo baliotsu bat biltzen du, eta emakumeak buru dituzten eskulangintzako eta ehungintzako prozesuak erakusten ditu, urratsez urrats. Irudien bidez, ikusleak iruleen lanetik eta lehengaiaren tratamendutik hasi eta jostunen tailerretan egindako azken jantzietaraino ikusi ahal izango ditu, etxeko ekonomiari eta gure komunitateen nortasun kulturalari eutsi dion lanbide tradizional bat ikusaraziz.
“Berotzen duten eskuak” erakusketak hausnarketa egitera gonbidatzen du, emakumeen lanak landa-historian izan duen eragin eraldatzaileari buruz, gure iraganeko gizarte-sarea eta egitura materiala hariz hari eraiki zutenen ondarea zainduz.
Agenda no oficialInformación de Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala. Consulta la página original para ver los últimos cambios.
Detalles en la fuenteFuente: Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala