Skip to main content

Stage

Helduendako antzerkia Baginaren Bakarrizketak

Sunday, 22 November 2026

18:00

Baztan

Say who's going and sort out who drives whom.

About this plan

Emakumeen sexualitateak ikuspegi, alde eta ertz ugari ditu; poliedrikoa da. Eve Ensler-ek guztiak lantzen ditu ausardiaz, ezein alboratu gabe eta klixe, topiko eta estereotipoetatik ihes eginez.

Testu honen jatorria egileak hainbat klase sozial, adin, arraza eta erlijiotako emakumeei egindako elkarrizketetan dago.

Material horrekin guztiarekin, Eve-k benetako testigantzen mosaikoa eraiki du, batzuk bitxiak dira, beste batzuk xelebreak, baita latzak ere. Hala ere, gehienetan umorea da nagusi.

Baginaren bakarrizketak emakumeen sexualitateari buruzko collage bat dira, eta Eve Ensler ironia, samurtasun eta hizkuntza zaindu eta, batzuetan, poetikoz hurbiltzen zaio horri.

Fitxa artistikoa:

  • Testuaren egilea: EVE ENSLER
  • Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
  • Ikuskizunaren iraupena: 75 minutu
  • Antzezleak: INTZA ALKAIN, TANIA FORNIELES, IRAITZ LIZARRAGA

Unofficial agendaDetails from Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala. Check the original page for the latest changes.

Details at the sourceSource: Fuente: Ayuntamiento de Baztan / Baztango Udala

Organising something in Baztan?

Create a free grewp: RSVPs, lifts to the venue, tasks and reminders in one place. Share the link in your WhatsApp group.

Create your grewp

Suggest an event